Ikuskizunak

Gure helburua era guztietako ikuskizunak eskuratzea eta kudeatzea da. Aisialdiko esparru guztietarako ikuskizunak diseinatu eta programatzeaz arduratzen gara, aholku emateaz ere bai.

Xendak harremanak ditu arte eszeniko guztietan aritzen diren talde eta artisten sorta zabal batekin, eta adin guztietarako: haur, gazte, heldu eta pertsona nagusientzat, baita familientzako ere.

Gure lanaren gainean dugun segurtasuna eta gure lan taldearen profesionaltasuna medio, ikuskizuna arrakastatsu izango den bermea dira.

Horrenbeste urtetan pilatutako eskarmentua lagun, zure ideia edo nahia jaso ondoren, programazio egokiena diseinatuko dizugu, neurrira, zure beharretara egokituta, eta inolako konpromisorik gabe.

Gainera, beharrezko azpiegitura guztia lortzeaz arduratzen gara, bai materiala, baita langileak ere.

Era guztietako ekitaldiak burutzeko eskatzen dizkigute gure zerbitzuak:

  • Udalerrietako jaiak
  • Ikastetxeetako festak
  • Kultur Programazioak
  • Jaialdiak
  • Enpresetako festa eta bestelako ekitaldiak
  • Inaugurazio eta Urteurrenak
  • Festa partikularrak: ezkontzak, Jaunartze egunekoak, urtebetetze egunekoak, ezkondu aurreko agurrekoak...
  • Animazio Turistikoa
Xenda Helbidea: Eskalmendi 9, pab.1 P.K.: 01013 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Telefonoa: +34 945 14 55 99 · Faxa: +34 945 14 55 89 · Emaila: xenda@xenda.es

Powered by Tic's Evolution - Creado por Tic's Evolution